jueves, 7 de enero de 2016

IPUINAK!!


Egun hauetan egon nazi ipuin eta liburu batzuen bila zuei proposatzeko eta interneten hainbat proposamen aurkitu ditut. Adin ezberdinetarako ipuinak eta liburuak dira nire gaurko proposamenak.

 Ipuin tradizional sexiteei buruz hitz egin nuen orain dela pare bat aste. Ikusi genuenez, ia denetan printzesak agertzen ziren. Gaur ekartzen dizuet  esterotipoekin apurtzen duen printzesa baten ipuina. ¿Hay algo más aburrido que ser una princesa rosa? deitzen da ipuina. Istorioa printzesa larrosa bati buruzkoa da eta nekatuta dago beti bere mundua kolore larrosaz delako. Gainera, bera abenturazale denez, abenturak bizi nahi ditu. Hamahiru urte gorako irakurleentzat bideratuta dago ipuin hau.





Sei urte gorako irakurleentzat Carlotaren egunkari urdina izeneko ipuina proposatzen dut. Egileak, Gemma Lienas, genero indarkeriaren salaketa handi bat egiten du eta ipuin honen bitartez, bere helburua prebenitzea da. Egunkarian gizartean ahulenak direnak, emakumeak eta gazteak bereziki, kontuan hartzen dira eta egunkariaren bitartez indarkeriari etena jartzen saiatzen da.

Marizipristinek ez du zorioneko galeperrik nahi liburua ere zuzenduta dago sei urte gorako irakurleentzat. Ipuin honen helburua hezkidetza lantzea da. Ipuin honen istorioa dibertigarria eta errealista da.




Etxeko txikientzako ere aurkitu dut hurrengo ipuina. Ipuin tradizionalen estereotipoekin apurtu nahi duen ipuina da Txanogorritxu eta otso beltxu. Ipuin honen bitartez, irakurleek ipuin tradizional baten topikoak gainditzea lortu nahi du idazleak. Ipuina marraki dibertigarriaz osatuta dago.





SORTU ZURE IPUINAK!


Kaixo irakurle!

Gaur aurkeztuko dut beste webgune bat zure interesekoa izan daitekeena. Webgune hau CultureStreet deitzen da. Orain dela egun batzuk, Storyjumper izeneko webgunea aurkeztu nuen. Biak liburuak sortzeko aukera eskeintzen dute. Gainera, biak dohainik dira!

Storyjumper bezala, CultureStreet ingelesez dago baina honen funtzionamendua ez da zaila. Pasaiak, irudiak eta testuak liburuan txertatzeko aukera daukagu baina Storyjumperrekin konparatzen badugu, gaurko webgunea askoz murriztuta dago; baina ipuin harrigarriak ere sortu ditzakegu.



Bai gurasoentzta bai umeentzat zuzenduta dago culturaStreet baina umea oraindik ez bada trebea ordenagailuarekin ez da komenigarria erabiltzea. Yotube saretik ateratako tutorial bat utziko dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!


Azkenik, tabletetarako aplikazio bat dago umeentzat eta gurasoentzat ere zuzenduta dagoena eta haien ipuinak sortzeko aukera ematen duena. Creappcuentos deintzen da eta eskaintzen dituen ipuinak  interaktiboak dira. Gurasoen eta haien seme-alaben arteko interakzioa sustatzea eta umeen sormena garatzea da aplikazio honen helburua.





miércoles, 6 de enero de 2016

IPUINAK ETA BIDEOAK


Kaixo irakurle!

Gero eta bideo gehiago daude zeinek ipuinak kontatzen dituzte. Interneten dauden sare ezberdinetan mota horietako bideoak aurkitu ditzakegu.

Atzo La Ola izeneko ipuina aurkeztu nuen eta ipuin hori youtuben aurkitu dezakegu eta orrialdeak pasatzen diren bitartean musika entzuten da ipuina girotzeko. Bideo honen hasieran azalpen bat dago irudien esanahiak zeintzuk diren aditzera emateko.



Hurrengoa gaztelaniaz dago baina aukeratu dut narratzaileak umeak direlako. Gainera, ipuinaren bidez emozioak eta koloreak lantzen dira eta atzo esan nuenez, umeek ahalegin handiak egin behar dituzte haien artean loturaren bat ikusteko. Horregatik, mota honetako ipuinak lagungarriak dira.



Non zaude ilargi? izeneko ipuina istorio polit baten bidez ilargiaren errotazioa aurkezten die umeei. Bideo honen narratzailea, aldiz, emakume bat da.


 


Espero dut gaurko ipuinak lagungarriak izatea!


INGELESEZ IRAKURTZEN!


Kaixo!

Gure gizartean ingelesa  garrantzi handikoa da eta eskolak gero eta lehenango hezten ditu haurrak hizkuntza honetan. Horregatik, gaur Lehen Hezkuntzako ikasleentzako aproposak diren ipuinak, ingelesez idatzita, proposatzen dizkizuet. Ez ahaztu irakurketa edozein hizkuntza hobetzeko tresnarik garrantzitsuena dela.

Firreballheart liburua fikziozko liburu laburra da. Idazleak erabilitako lenguaia sinplea denez, egokia da hizkuntza oraindik menperatzen ez dituztenetzat. Gainera, orrialde bakoitzaren beheko aldean hiztegi bat dago irakurleentzat irakurketa errazago egiteko.

The Adventures of Huckleberry Finn ipuina klasiko bat da eta honen helburua esklabotza lantzea da. Nire ustez, umeekin landu beharreko gai garrantzitsu bat da. Ipuin hau aurrekoa bezala, hiztegi bat dauka orrialde bakoitzean irakurketa errazteko.

Charlia and the Chocolate Factory ingelesa menperatzen duten haurrentzat aproposa da. Liburu hau ere klasiko bat da. Wonka txokolatezko lantegi baten jabea da eta bere txokolatinetan urrezko bost tiketak ezkutatu ditu. Urrezko bost tiketak aurkitzen dituztenek txokolatezko lantegira joan dezakete.



The Tale Of Peter Rabbit beste klasiko bat da eta oso famatua. BeatrixPotter idatzi eta editatu zuen. Liburu hau haur ingelesek irakurtzen dute. Honen hizkuntza konplexua ez denez, gomendagarria iruditu zait ingelesa hobetu nahi duten umeentzako. Liburuaren protagonista untzi bihurri eta managaitza da eta Mr. McGregorren lorategian norbaitek berari segika ibiltzen da.


Komikien maitalentzako, Calvin eta Hobbesen komikiak gomendatzen dizkizuet. Haien istorioak oso bisualak direnez, irakurketa ulertzea ez da hain zaila. Gainera, erabiltzen den hizkuntza sinplea da eta pertsonaien aurpegiek laguntzen dute istorioa ulertzerakoan. Calvin sei urteko mutil bat da eta Hobbes bere peluxea da, hain zuzen ere, tigre bat. Komikiek haien abenturak kontatzen dizkigute.




martes, 5 de enero de 2016

LIBURU INTERESGARRIAK


Kaixo!

Aurreko egunean Storyjumper izeneko webgunea aurkeztu nuen. Gaur, aldiz, beste webgune batetik ateratako liburuak aurkezten dizkizuet. Issuu izeneko webgune honetan beste pertsonek argituratutako liburuak aurkitu ditzakegu. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat interesgarriak izan ahal diren liburuak aurkitu ditut. Espero dut zuen gustokoa izatea!

Aukeratutako lehenengo liburua Kolorea da eta  lehenengo ziklora bideratuta dago. Ipuin bat da eta koloreak dira honen protagonistak. Ipuinaren xedea irakurleek kolore bakoitza  sentimendu batekin lotzen den jakitea da. Nire aburuz, ikasleek sentimenduak eta emozioak koloreekin lotzerakoan  zailtasun handiak dituzte. Horregatik, ipuin hau aproposa iruditzen zait ikasleek era entretenigarri eta aberats batean ikasi dezaketeelako.

Hurrengo bi liburuak, Triste nagoenean eta Pozik nagoenean esaldi gutxi dituzte eta marrazkiz beteta daude. Egile honek gogo-aldarteak lantzen ditu pertsonai baten bidez; hain zuzen ere, tristura eta poza. Pertsonaia nola sentitzen den eta triste edo pozik dagoenean zer egiten duen kontatzen digu ipuinaren zehar. Gainera, lehenengo pertsonan idatzita daude ikasleak bere burua pertsonaiarekin hobeto identifikatzeko. Nire ustez, mota honetako ipuinak lantzea garrantsitzua da, zeren eta ikasleek haien sentimenduak hobeto aditzera eramateko lagungarriak direlako.


"La Ola" izeneko ipuina bakarrik marrazkiz osatuta dago. Ipuina neska batek itsasoa ezagutzen duenean datza. Irakurleak bere irudimena behar du istorioa ezagutzeko baina irudiek transmititzen dituzten sentimenduak ere kontuan hartu behar ditu istorioa guztiz ulertu ahal izateko


Azkenik aipatu behar dut, webgune honetan beste ikasle batzuek sortutako ipuinak ere aurkitu ditzakegu. Gero eta ikasle eta irakasle gehiago erabiltzen dute webgune hau haiek sortutako ipuinak eta liburuak aditzera emateko. 

jueves, 29 de octubre de 2015

EMOZIOAK LANTZEN

Emozioak gure gorputzaren aldaketak dira eta gure egunerokotasunean inguratzen gaituzten gauzak eta pertsonak gure emozioetan eragiten dute. Gure pentsamenduak eta oroitzapenak ere eragina dute gugan. Bat-batean agertzen dira emozioak. Adibidez, berri on bat ematen digutenean alaitzen gara. Gure inguruak batzuetan behartzen gaitu gure emozioak ezkutatzera eta honek, arazoak sortu ditzake umeek haien sentimenduak adierazterakoan.

Irakuketaren bidez, haurrek haien arazoak ebazteko aukerak aurkitu ahal dituzte. Ume bat pertsonai batekin identifikatzen denean, irtenbide bat aurkitu dezake bere arazoarentzat. Horregatik, emozioak adierazteko arzoak dituzten haurrentzat hurrengo liburua gomendatzen diet. Honetan egoera desberdinak agertzen dira eta ipuin bakoitzaren amaieran galdera batzuk daude irakurleari hausnartzen laguntzeko.
Issuren hainbat liburu eta dokumentu daude eta hurrengo ipuina aukeratu dut.



SEXISMOA LITERATURAN


Gaur egun definitzen gaituzten kualitateak eta baloreak ia denak haurtzaroan bereganatu genituen. Irakasle bezala ardura handia daukagu eta ikasleei baloreak eta ezaugarriak transmititzerakoan kontu handia izan behar dugu. Erabiltzen dugun materiala ondo aztertu beharko dugu erabili aurretik.

Literaturari dagokionez, oraindik liburu sexista asko aurkitu ditzakegu, batez ere, ohizko ipuinetan. Ipuin hauetan emakumea eta gizonak rol definitu bat daukate eta rol hori ez da aldatzen. Ipuina entretenigarria ez ezik, baloreak eta ezaugarriak transmititzeko oso tresna erabiligarria da. Horregatik, ipuin ez sexistak landu behar dira gela barruan, betiko esterotipoak alde batera utziz.

Aurreko paragrafoan aipatu dudanez, ohizko ipuinetan emakume eta gizonen rola definituta dago. Ipuinetan arrakasta lortzen duen emakumea polita eta argala da. Gainera, etxeko lanak egiten dituenak beti emakumea da. Ohizko ipuinetan emakumea pertsonaia ona edo gaiztoa izan daiteke. Pertsonaia femeninoa ona denean, polita eta ahula da eta bere ardura etxeko lanak egitea da. Gaiztoa denean, aldiz, ikusnahia eta azkarra da. Bere adimenaren bidez, besteak manipulatzen ditu.

Pertsonaia maskulinoen kasuan, berriz, botere ekonomikoa dauka, ausarta da eta beti emakumea arriskuan dagoenean salbatzen du. Ohizko ipuin batzuetan, emakumeak boterea du baina lortu du bere gaiztakeriaren edo haien edertasunaren bidez.

Hurrengo lerroetan ohizko ipuin sexista batzuei buruz hitz egingo dizuet. Lehenengoa Edurnezuri da.
Ipuin honetan pertsonaia maskulino eta femeninoak daude baina betiko bezala beti gehiengoa maskulinoa da. Edurnezuri ipuinean hurrengo pertsonaiak aurkitu ditzakegu:

-Edurnezuri: Etxeko lanak egiten ditu eta ederra da.
-Ehiztaria: Bere ardura edurnezuri hiltzea da. Gainera, erreginak agindu dio edurnezuri hiltzea.
-Erregina: Edurnezuriren ugazama eta oso itsusia da.
-Zazpi ipotxak: Zaharrak dira eta haien altuera oso txikia da. Ipotxa guztiak meatzariak dira.  Bakoitzak ezaugarri esanguratsu bat du: marmartia, jakintsua, mutua eta abar.
-Pritzea: Ederra da eta edurnezuri salbatzen du.



Beste ipuin sexista bat Rapunzel printzesarena da. Printzesa eta printziparen rolak oso ohikoak dira ipuin tradizionaletan. Ipuin honetan hurrengo hiru pertsonaiak nabarmendu ditzakegu:

-Rapunzel: Printzesa eder bat da eta printzipe ausartaren zain dago bera askatzeko. Ondo abesten du.
-Sorgina: Gaiztoa eta itsusia da.
-Printzipea: Ausarta eta ederra da.



Aurkeztutako bi ipuinak ez dira ipuin sexista bakarrak. Ikus dezakegunez, ipuin sexitek emakumea eta gizonaren papera esteoripatzen dituzte eta honek arazoak sor ditzake umeek protagonisteekin identifikatzen saiatzerakoan. Horregatik, blogean aurkeztuko ditudan liburak eta ipuinak ez sexistak izango dira.