martes, 5 de enero de 2016

LIBURU INTERESGARRIAK


Kaixo!

Aurreko egunean Storyjumper izeneko webgunea aurkeztu nuen. Gaur, aldiz, beste webgune batetik ateratako liburuak aurkezten dizkizuet. Issuu izeneko webgune honetan beste pertsonek argituratutako liburuak aurkitu ditzakegu. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat interesgarriak izan ahal diren liburuak aurkitu ditut. Espero dut zuen gustokoa izatea!

Aukeratutako lehenengo liburua Kolorea da eta  lehenengo ziklora bideratuta dago. Ipuin bat da eta koloreak dira honen protagonistak. Ipuinaren xedea irakurleek kolore bakoitza  sentimendu batekin lotzen den jakitea da. Nire aburuz, ikasleek sentimenduak eta emozioak koloreekin lotzerakoan  zailtasun handiak dituzte. Horregatik, ipuin hau aproposa iruditzen zait ikasleek era entretenigarri eta aberats batean ikasi dezaketeelako.

Hurrengo bi liburuak, Triste nagoenean eta Pozik nagoenean esaldi gutxi dituzte eta marrazkiz beteta daude. Egile honek gogo-aldarteak lantzen ditu pertsonai baten bidez; hain zuzen ere, tristura eta poza. Pertsonaia nola sentitzen den eta triste edo pozik dagoenean zer egiten duen kontatzen digu ipuinaren zehar. Gainera, lehenengo pertsonan idatzita daude ikasleak bere burua pertsonaiarekin hobeto identifikatzeko. Nire ustez, mota honetako ipuinak lantzea garrantsitzua da, zeren eta ikasleek haien sentimenduak hobeto aditzera eramateko lagungarriak direlako.


"La Ola" izeneko ipuina bakarrik marrazkiz osatuta dago. Ipuina neska batek itsasoa ezagutzen duenean datza. Irakurleak bere irudimena behar du istorioa ezagutzeko baina irudiek transmititzen dituzten sentimenduak ere kontuan hartu behar ditu istorioa guztiz ulertu ahal izateko


Azkenik aipatu behar dut, webgune honetan beste ikasle batzuek sortutako ipuinak ere aurkitu ditzakegu. Gero eta ikasle eta irakasle gehiago erabiltzen dute webgune hau haiek sortutako ipuinak eta liburuak aditzera emateko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario