Kaixo irakurle!
Gaur aurkeztuko dut beste webgune bat zure interesekoa izan daitekeena. Webgune hau CultureStreet deitzen da. Orain dela egun batzuk, Storyjumper izeneko webgunea aurkeztu nuen. Biak liburuak sortzeko aukera eskeintzen dute. Gainera, biak dohainik dira!
Storyjumper bezala, CultureStreet ingelesez dago baina honen funtzionamendua ez da zaila. Pasaiak, irudiak eta testuak liburuan txertatzeko aukera daukagu baina Storyjumperrekin konparatzen badugu, gaurko webgunea askoz murriztuta dago; baina ipuin harrigarriak ere sortu ditzakegu.
Bai gurasoentzta bai umeentzat zuzenduta dago culturaStreet baina umea oraindik ez bada trebea ordenagailuarekin ez da komenigarria erabiltzea. Yotube saretik ateratako tutorial bat utziko dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea!
Azkenik, tabletetarako aplikazio bat dago umeentzat eta gurasoentzat ere zuzenduta dagoena eta haien ipuinak sortzeko aukera ematen duena. Creappcuentos deintzen da eta eskaintzen dituen ipuinak interaktiboak dira. Gurasoen eta haien seme-alaben arteko interakzioa sustatzea eta umeen sormena garatzea da aplikazio honen helburua.


No hay comentarios:
Publicar un comentario