jueves, 29 de octubre de 2015
SEXISMOA LITERATURAN
Gaur egun definitzen gaituzten kualitateak eta baloreak ia denak haurtzaroan bereganatu genituen. Irakasle bezala ardura handia daukagu eta ikasleei baloreak eta ezaugarriak transmititzerakoan kontu handia izan behar dugu. Erabiltzen dugun materiala ondo aztertu beharko dugu erabili aurretik.
Literaturari dagokionez, oraindik liburu sexista asko aurkitu ditzakegu, batez ere, ohizko ipuinetan. Ipuin hauetan emakumea eta gizonak rol definitu bat daukate eta rol hori ez da aldatzen. Ipuina entretenigarria ez ezik, baloreak eta ezaugarriak transmititzeko oso tresna erabiligarria da. Horregatik, ipuin ez sexistak landu behar dira gela barruan, betiko esterotipoak alde batera utziz.
Aurreko paragrafoan aipatu dudanez, ohizko ipuinetan emakume eta gizonen rola definituta dago. Ipuinetan arrakasta lortzen duen emakumea polita eta argala da. Gainera, etxeko lanak egiten dituenak beti emakumea da. Ohizko ipuinetan emakumea pertsonaia ona edo gaiztoa izan daiteke. Pertsonaia femeninoa ona denean, polita eta ahula da eta bere ardura etxeko lanak egitea da. Gaiztoa denean, aldiz, ikusnahia eta azkarra da. Bere adimenaren bidez, besteak manipulatzen ditu.
Pertsonaia maskulinoen kasuan, berriz, botere ekonomikoa dauka, ausarta da eta beti emakumea arriskuan dagoenean salbatzen du. Ohizko ipuin batzuetan, emakumeak boterea du baina lortu du bere gaiztakeriaren edo haien edertasunaren bidez.
Hurrengo lerroetan ohizko ipuin sexista batzuei buruz hitz egingo dizuet. Lehenengoa Edurnezuri da.
Ipuin honetan pertsonaia maskulino eta femeninoak daude baina betiko bezala beti gehiengoa maskulinoa da. Edurnezuri ipuinean hurrengo pertsonaiak aurkitu ditzakegu:
-Edurnezuri: Etxeko lanak egiten ditu eta ederra da.
-Ehiztaria: Bere ardura edurnezuri hiltzea da. Gainera, erreginak agindu dio edurnezuri hiltzea.
-Erregina: Edurnezuriren ugazama eta oso itsusia da.
-Zazpi ipotxak: Zaharrak dira eta haien altuera oso txikia da. Ipotxa guztiak meatzariak dira. Bakoitzak ezaugarri esanguratsu bat du: marmartia, jakintsua, mutua eta abar.
-Pritzea: Ederra da eta edurnezuri salbatzen du.
Beste ipuin sexista bat Rapunzel printzesarena da. Printzesa eta printziparen rolak oso ohikoak dira ipuin tradizionaletan. Ipuin honetan hurrengo hiru pertsonaiak nabarmendu ditzakegu:
-Rapunzel: Printzesa eder bat da eta printzipe ausartaren zain dago bera askatzeko. Ondo abesten du.
-Sorgina: Gaiztoa eta itsusia da.
-Printzipea: Ausarta eta ederra da.
Aurkeztutako bi ipuinak ez dira ipuin sexista bakarrak. Ikus dezakegunez, ipuin sexitek emakumea eta gizonaren papera esteoripatzen dituzte eta honek arazoak sor ditzake umeek protagonisteekin identifikatzen saiatzerakoan. Horregatik, blogean aurkeztuko ditudan liburak eta ipuinak ez sexistak izango dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario