jueves, 7 de enero de 2016
IPUINAK!!
Egun hauetan egon nazi ipuin eta liburu batzuen bila zuei proposatzeko eta interneten hainbat proposamen aurkitu ditut. Adin ezberdinetarako ipuinak eta liburuak dira nire gaurko proposamenak.
Ipuin tradizional sexiteei buruz hitz egin nuen orain dela pare bat aste. Ikusi genuenez, ia denetan printzesak agertzen ziren. Gaur ekartzen dizuet esterotipoekin apurtzen duen printzesa baten ipuina. ¿Hay algo más aburrido que ser una princesa rosa? deitzen da ipuina. Istorioa printzesa larrosa bati buruzkoa da eta nekatuta dago beti bere mundua kolore larrosaz delako. Gainera, bera abenturazale denez, abenturak bizi nahi ditu. Hamahiru urte gorako irakurleentzat bideratuta dago ipuin hau.
Sei urte gorako irakurleentzat Carlotaren egunkari urdina izeneko ipuina proposatzen dut. Egileak, Gemma Lienas, genero indarkeriaren salaketa handi bat egiten du eta ipuin honen bitartez, bere helburua prebenitzea da. Egunkarian gizartean ahulenak direnak, emakumeak eta gazteak bereziki, kontuan hartzen dira eta egunkariaren bitartez indarkeriari etena jartzen saiatzen da.
Marizipristinek ez du zorioneko galeperrik nahi liburua ere zuzenduta dago sei urte gorako irakurleentzat. Ipuin honen helburua hezkidetza lantzea da. Ipuin honen istorioa dibertigarria eta errealista da.
Etxeko txikientzako ere aurkitu dut hurrengo ipuina. Ipuin tradizionalen estereotipoekin apurtu nahi duen ipuina da Txanogorritxu eta otso beltxu. Ipuin honen bitartez, irakurleek ipuin tradizional baten topikoak gainditzea lortu nahi du idazleak. Ipuina marraki dibertigarriaz osatuta dago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)




No hay comentarios:
Publicar un comentario