Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.
2015.10.16
Irakasgaiaren aurkezpena izan dugu. Egelan sartu gara irakasgaiaren artxiboak ikustera eta gero hasi gara ariketak egiten. Lehenengo ariketa ikaslearen fitxa izan da eta bakoitzak berea egin behar du. Fitxa amaitu dudanean, egelara igo dut. Bigarren ariketa, berriz, binaka egin dugu eta egitekoa galdetegi bat IKT-ren inguruan erantzutea izan da.
2015/10/15
Bigarren ariketa egiten jarraitu dugu eta gero, guztion artean zuzendu dugu, aldaketak eginez. Behin ariketa zuzenduta egelara igo dugu. Ondoren, egelan dagoen IKT-ren inguruko ideiak errebisatzen izeneko ppt ikusi dugu. Irakurketa amaitu ondoren, bakoitzak bere gmail-ean irakasleak esandako aldaketak egin ditu. Geroago, drive nola erabiltzen den ikusi dugu. Azkenik, googlen gauzak nola bilatzen diren eta informazioa nola biltzen den ikusi dugu, saiakerak eginez.
2015/10/16
Gaur blogaren inguruan egin dugu lan. Hasieran, egelan dagoen ppt bateko informazioa irakurri dugu. Geroago, bakoitzak zeri buruzkoa egingo duen bloga pentsatu du. Bloga sortu bezain laster blogaren lehenengo sarrera egin dugu. Nire bloga liburu eta ipunei buruzkoa da irakurketa gustoko dudanez.
2015/10/22
Blogean lan egiten jarraitu egin dugu. Bakoitzak bere profila editatuta du eta astekaria blogean idazten hasi gara. Gaur nire lehenengo sarrera egin dut eta aurkeztutako programa interesgarria iruditzen zait etorkizunean erabiltzeko.
2015/10/23
Gaur sarrera ezberdinak egiterakoan informazioa webgune desberinetatik nondik atera ikasi dugu. Webgune horiek hurrengoak dira: youtube, vimeo, calameo, scribd, slide share...
Sarrera berri bat egin dugu linkak nola txertatu ikasteko eta sarrera horretan, calameo izeneko webgunetik jarri dugu link-a. Hurrengo sarreran, youtubetik ateratako bi bideo txertatu ditugu. Bestalde, ordutegia bi era desberdinetan jarri dugu.
Hezkuntza sailetako berriak blogean nola jartzen diren irakatsi digu irakasleak eta gero bakoitzak bere blogean jarri izan behar du hezkuntza sailetako berriak.
Ikasitakoarekin bi sarrera egin ditut: bata sexismoa literatuan eta bestea, berriz, emozioak lantzeko ipuin bat. Gaur gelan ikusitakoa txertatzen ahalegindu naiz eta interesgarria iruditu zait gaurko klasea ezagutzen ez nituelako gauza batzuk.
Ikasitakoarekin bi sarrera egin ditut: bata sexismoa literatuan eta bestea, berriz, emozioak lantzeko ipuin bat. Gaur gelan ikusitakoa txertatzen ahalegindu naiz eta interesgarria iruditu zait gaurko klasea ezagutzen ez nituelako gauza batzuk.
2015/10/29
Klasearen hasieran ikaskide batzuk azaldu dute nola bakoitzak bere blogean soinua sartu duen. Gero, taldeka jarri gara blogen aplikazioa didaktikoei buruzko airekta bat egiteko. Azkenik, taldekide batek egelera igo du.
2015/10/30
Saioaren lehenengo erdian, word programa nola erabili azaldu digu irakasleak. Horretarako, egelan dagoen dokumentu bat ireki dugu eta dokumentu hori nola aldatu dezakegu irakasleak egon da azaltzen . Klasearen bigarren erdian, bikoteka jarri gara gure kabuz, irakaslearen azalpenak jarraituz, dokumentu hori aldatzeko: letraren tamaina eta forma, tituluei zenbakia jartzea, dokumentuari titulua jartzea, bibliografia hobetzea, portada eta aurkibidea egin dugu... Behin aldaketa guztiak eginda, egelera igo dut dokumentua egindako aldaketekin.
2015/11/12
Gaur taldeak osatu ditugu eta nire taldean hiru kide gaude: Sandra, Eneritz eta ni. Lehenik eta behin, banaka galdetegi bat erantzun dugu eta geroago, bakoitzak egindakoa amankomunean jarri dugu. Honen ondoren, talde bakoitzeko kide batek talde guztia erantzundakoa azaldu du.
Irakasleak azalpen batzuk eman ditu eta honen ondoren, bost minutuko atsedenaldia egin dugu. Atsedenaldia amaitu denean, "Como enfrentarse a los jetas y a los pasotas" irakurgaia irakurri dugu bakarka. Gero, taldeka jarri gara testuari buruzko galdera batzuk erantzuteko. Ondoren, talde bakoitzak bere erantzunak azaldu du besteen aurrean. Amaieran, talde bakoitzak bere lehenengo akta sortu eta bete du.
2015/11/13
Gaur Issuu orrialdeetik ateratako liburu batzuk aurkeztu ditut. Nire ustez, oso interesgarriak dira eta umeentzako entretenigarria eta hezigarriak dira.
2016/01/05
Gaur beste bi sarrera egin ditut. Batean bideoak txertatu ditut eta bestean, berriz, ingelsezko liburuak proposatu ditut. Liburu eta ipuinen bila nagoenez, lagungarria da etorkizunean erabili ahal ditudan liburuak topatzen ari naizelako.
2016/01/06
Gaur beste bi sarrera egin ditut. Ipuinak sarean sortzeko orrialde dezberdinak propasatu ditut. Aitortu behar dut ez nituela ezagutzen. Beste aldetik, gaur liburu gehiago gomendatu ditut.
2016/01/07
No hay comentarios:
Publicar un comentario