miércoles, 6 de enero de 2016

INGELESEZ IRAKURTZEN!


Kaixo!

Gure gizartean ingelesa  garrantzi handikoa da eta eskolak gero eta lehenango hezten ditu haurrak hizkuntza honetan. Horregatik, gaur Lehen Hezkuntzako ikasleentzako aproposak diren ipuinak, ingelesez idatzita, proposatzen dizkizuet. Ez ahaztu irakurketa edozein hizkuntza hobetzeko tresnarik garrantzitsuena dela.

Firreballheart liburua fikziozko liburu laburra da. Idazleak erabilitako lenguaia sinplea denez, egokia da hizkuntza oraindik menperatzen ez dituztenetzat. Gainera, orrialde bakoitzaren beheko aldean hiztegi bat dago irakurleentzat irakurketa errazago egiteko.

The Adventures of Huckleberry Finn ipuina klasiko bat da eta honen helburua esklabotza lantzea da. Nire ustez, umeekin landu beharreko gai garrantzitsu bat da. Ipuin hau aurrekoa bezala, hiztegi bat dauka orrialde bakoitzean irakurketa errazteko.

Charlia and the Chocolate Factory ingelesa menperatzen duten haurrentzat aproposa da. Liburu hau ere klasiko bat da. Wonka txokolatezko lantegi baten jabea da eta bere txokolatinetan urrezko bost tiketak ezkutatu ditu. Urrezko bost tiketak aurkitzen dituztenek txokolatezko lantegira joan dezakete.



The Tale Of Peter Rabbit beste klasiko bat da eta oso famatua. BeatrixPotter idatzi eta editatu zuen. Liburu hau haur ingelesek irakurtzen dute. Honen hizkuntza konplexua ez denez, gomendagarria iruditu zait ingelesa hobetu nahi duten umeentzako. Liburuaren protagonista untzi bihurri eta managaitza da eta Mr. McGregorren lorategian norbaitek berari segika ibiltzen da.


Komikien maitalentzako, Calvin eta Hobbesen komikiak gomendatzen dizkizuet. Haien istorioak oso bisualak direnez, irakurketa ulertzea ez da hain zaila. Gainera, erabiltzen den hizkuntza sinplea da eta pertsonaien aurpegiek laguntzen dute istorioa ulertzerakoan. Calvin sei urteko mutil bat da eta Hobbes bere peluxea da, hain zuzen ere, tigre bat. Komikiek haien abenturak kontatzen dizkigute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario