Kaixo irakurleok!
Gaur ekarri dizuet ikasleen idazmena garatzeko proposamen bat. StoryJumper izeneko webgunean ikasle bakoitzak bere liburua sor dezake eta honen barruan nahi duen istorioa sortzeko eta idazteko aukera ematen zaio. Gainera, idatzi ez ezik, ikasleek irudiak sor ditzakete. Hezkuntzara zuzenduta dago webgunea, eskola izeneko atal bat baitu.
Weborrialdea ingelesez egon arren, bere erabilera ez da oso zaila. Edozein ikasle edo irakaslek denbora murriztu batean nola erabili ikas dezake. Webgunea dohainik da baina sortutako liburua paperezko liburu batean argitaratzekotan, ordaindu beharko da.
Liburua sortzen denean, weborrialdean argitaratzen da jarraian eta edozeinek aukera du besteek sortutako istorioak irakurtzeko. Horren ondorioz, nire ustez Storyjumper aukera paregabea da ikasleek haien istorioak sortzeko eta haien ikaskideekin partekatzeko. Ez da derrigorrezkoa bakoitzak bere liburua sortzea, talde txikietan edo binaka jarri ditzakegu eta haien artean nahi duten istorioa sortu beharko dute.
Storyjumper-ek idazmena garatzeko aukera ematen duenez, edozein hizkuntzako irakasgaian erabili ahal dugu. Legeari dagokionez, arbela digitala eta ordenagailuak hirugarren zikloan lantzen dira gela barruan baina badira eskola batzuk aurreko zikloetan lantzen dituztenak. Webgune honen erabilera oso zaila ez denez, erabiltzailea ez da izan behar oso trebea. Hirugarren zikloan arbela digitala eta ordenagailua lantzen hasten diren geletan ezinezkoa izango da aurreko ziklotan lantzea; baina, ahal badin bada bigarren zikloan lantzea aukera aproposa dela iruditzen zait.
Goiko argazkian norbaitek egindako istoriaren zatitxo bat agertzen da. Argazkia aukeratu dut liburua sortzeko prozesuaren funtzionamendua oso ondo ikusten delako. Testua, paisaiak eta irudiak sortzeko eta txertatzeko aukera ematen digu web gune honek. Honen bidez, idazmena ez ezik, irudimena ere garatzen dute gure ikasleek.
Azkenik, esan behar dut haur zein lehen hezkuntzako edozein irakasleak bere ipuinak sortu ditzake, geroago bere ikasleei aurkeztu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario