jueves, 29 de octubre de 2015

EMOZIOAK LANTZEN

Emozioak gure gorputzaren aldaketak dira eta gure egunerokotasunean inguratzen gaituzten gauzak eta pertsonak gure emozioetan eragiten dute. Gure pentsamenduak eta oroitzapenak ere eragina dute gugan. Bat-batean agertzen dira emozioak. Adibidez, berri on bat ematen digutenean alaitzen gara. Gure inguruak batzuetan behartzen gaitu gure emozioak ezkutatzera eta honek, arazoak sortu ditzake umeek haien sentimenduak adierazterakoan.

Irakuketaren bidez, haurrek haien arazoak ebazteko aukerak aurkitu ahal dituzte. Ume bat pertsonai batekin identifikatzen denean, irtenbide bat aurkitu dezake bere arazoarentzat. Horregatik, emozioak adierazteko arzoak dituzten haurrentzat hurrengo liburua gomendatzen diet. Honetan egoera desberdinak agertzen dira eta ipuin bakoitzaren amaieran galdera batzuk daude irakurleari hausnartzen laguntzeko.
Issuren hainbat liburu eta dokumentu daude eta hurrengo ipuina aukeratu dut.



SEXISMOA LITERATURAN


Gaur egun definitzen gaituzten kualitateak eta baloreak ia denak haurtzaroan bereganatu genituen. Irakasle bezala ardura handia daukagu eta ikasleei baloreak eta ezaugarriak transmititzerakoan kontu handia izan behar dugu. Erabiltzen dugun materiala ondo aztertu beharko dugu erabili aurretik.

Literaturari dagokionez, oraindik liburu sexista asko aurkitu ditzakegu, batez ere, ohizko ipuinetan. Ipuin hauetan emakumea eta gizonak rol definitu bat daukate eta rol hori ez da aldatzen. Ipuina entretenigarria ez ezik, baloreak eta ezaugarriak transmititzeko oso tresna erabiligarria da. Horregatik, ipuin ez sexistak landu behar dira gela barruan, betiko esterotipoak alde batera utziz.

Aurreko paragrafoan aipatu dudanez, ohizko ipuinetan emakume eta gizonen rola definituta dago. Ipuinetan arrakasta lortzen duen emakumea polita eta argala da. Gainera, etxeko lanak egiten dituenak beti emakumea da. Ohizko ipuinetan emakumea pertsonaia ona edo gaiztoa izan daiteke. Pertsonaia femeninoa ona denean, polita eta ahula da eta bere ardura etxeko lanak egitea da. Gaiztoa denean, aldiz, ikusnahia eta azkarra da. Bere adimenaren bidez, besteak manipulatzen ditu.

Pertsonaia maskulinoen kasuan, berriz, botere ekonomikoa dauka, ausarta da eta beti emakumea arriskuan dagoenean salbatzen du. Ohizko ipuin batzuetan, emakumeak boterea du baina lortu du bere gaiztakeriaren edo haien edertasunaren bidez.

Hurrengo lerroetan ohizko ipuin sexista batzuei buruz hitz egingo dizuet. Lehenengoa Edurnezuri da.
Ipuin honetan pertsonaia maskulino eta femeninoak daude baina betiko bezala beti gehiengoa maskulinoa da. Edurnezuri ipuinean hurrengo pertsonaiak aurkitu ditzakegu:

-Edurnezuri: Etxeko lanak egiten ditu eta ederra da.
-Ehiztaria: Bere ardura edurnezuri hiltzea da. Gainera, erreginak agindu dio edurnezuri hiltzea.
-Erregina: Edurnezuriren ugazama eta oso itsusia da.
-Zazpi ipotxak: Zaharrak dira eta haien altuera oso txikia da. Ipotxa guztiak meatzariak dira.  Bakoitzak ezaugarri esanguratsu bat du: marmartia, jakintsua, mutua eta abar.
-Pritzea: Ederra da eta edurnezuri salbatzen du.



Beste ipuin sexista bat Rapunzel printzesarena da. Printzesa eta printziparen rolak oso ohikoak dira ipuin tradizionaletan. Ipuin honetan hurrengo hiru pertsonaiak nabarmendu ditzakegu:

-Rapunzel: Printzesa eder bat da eta printzipe ausartaren zain dago bera askatzeko. Ondo abesten du.
-Sorgina: Gaiztoa eta itsusia da.
-Printzipea: Ausarta eta ederra da.



Aurkeztutako bi ipuinak ez dira ipuin sexista bakarrak. Ikus dezakegunez, ipuin sexitek emakumea eta gizonaren papera esteoripatzen dituzte eta honek arazoak sor ditzake umeek protagonisteekin identifikatzen saiatzerakoan. Horregatik, blogean aurkeztuko ditudan liburak eta ipuinak ez sexistak izango dira.


viernes, 23 de octubre de 2015

STORYJUMPER


Kaixo irakurleok!


Gaur ekarri dizuet ikasleen idazmena garatzeko proposamen bat. StoryJumper izeneko webgunean ikasle bakoitzak bere liburua sor dezake eta honen barruan nahi duen istorioa sortzeko eta idazteko aukera ematen zaio. Gainera, idatzi ez ezik, ikasleek irudiak sor ditzakete. Hezkuntzara zuzenduta dago webgunea, eskola izeneko atal bat baitu.


Weborrialdea ingelesez egon arren, bere erabilera ez da oso zaila. Edozein ikasle edo irakaslek denbora murriztu batean nola erabili ikas dezake. Webgunea dohainik da baina sortutako liburua paperezko liburu batean argitaratzekotan, ordaindu beharko da.


Liburua sortzen denean, weborrialdean argitaratzen da jarraian eta edozeinek aukera du besteek sortutako istorioak irakurtzeko. Horren ondorioz, nire ustez Storyjumper aukera paregabea da ikasleek haien istorioak sortzeko eta haien ikaskideekin partekatzeko. Ez da derrigorrezkoa bakoitzak bere liburua sortzea, talde txikietan edo binaka jarri ditzakegu eta haien artean nahi duten istorioa sortu beharko dute.


Storyjumper-ek idazmena garatzeko aukera ematen duenez, edozein hizkuntzako irakasgaian erabili ahal dugu. Legeari dagokionez, arbela digitala eta ordenagailuak hirugarren zikloan lantzen dira gela barruan baina badira eskola batzuk aurreko zikloetan lantzen dituztenak. Webgune honen erabilera oso zaila ez denez, erabiltzailea ez da izan behar oso trebea. Hirugarren zikloan arbela digitala eta ordenagailua lantzen hasten diren geletan ezinezkoa izango da aurreko ziklotan lantzea; baina, ahal badin bada bigarren zikloan lantzea aukera aproposa dela iruditzen zait.



Goiko argazkian norbaitek egindako istoriaren zatitxo bat agertzen da. Argazkia aukeratu dut liburua sortzeko prozesuaren funtzionamendua oso ondo ikusten delako. Testua, paisaiak eta irudiak sortzeko eta txertatzeko aukera ematen digu web gune honek. Honen bidez, idazmena ez ezik, irudimena ere garatzen dute gure ikasleek.


Azkenik, esan behar dut haur zein lehen hezkuntzako edozein irakasleak bere ipuinak sortu ditzake, geroago bere ikasleei aurkeztu ahal izateko.

jueves, 22 de octubre de 2015

NIRE BLOGA AURKEZTEN!


Kaixo!!

Lehen Hezkuntzako ikaslea naiz eta Literaturaz Blai izeneko blog-a sortu dut. Irakurketa gustatzen zaidanez, bloga honen inguruan egitea erabaki dut. Nire blogan proposatuko ditudan ipuinak eta liburuak, magisteritzako ikaslea naizenez, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta egongo dira. Liburu berriak aurkitzea eta zuen gustokoa izatea oso zaila da eta horregatik, espero dut nire proposamenak zuentzako lagungarriak izatea.